Baserri guztiek bezala, gureak ere bere historia du. Baina, historia horretan zerbait azpimarratu badaiteke, ekologiaren mugimenduan hasieratik murgildu izana da. Iñaki Urangari zor zaio hau, baserria bere esku geratu bezain pronto, duela 25 bat urte, ekoizpen modua aldatzeari ekin baitzion. Fruitu azkarrak lortzea alde batera utzi eta produktu kimikoak erabili gabe ekoitzi zitekeela sinetsi zuen. Hasierako urteak errazak ez izan arren, urteetako esperientziak, ikastaroek, burugogorkeriak eta gauzak ondo egiteko nahiak honaino eraman gaitu.
Berari esker, familiko gainontzeko kideok ere baserrian eta ekologian sinestea ekarri gaitu eta bere eskola jarraituz, azken belaunaldia ere, orain artekoa mantentzen saiatuko da.
943 016 868
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Korreo kalea 26 | 20400 Tolosa | Gipuzkoa