
ERLEEN GARRANTZIA INGURUGIROAN
Duela urte asko Albert Einsteinek idatzita utzi zuen: “ Erleak planetatik desagertzen badira, gizakiari lau urteko bizitza besterik ez zaio geratuko: erlerik gabe ez dago polinizaziorik, ez belarrik, ez animalirik, ezta gizakirik ere”.
Jakina da erleek oso funtzio garrantzitsua betetzen dutela ekosisteman. Beste intsektu batzukin batera, landare espezie gehienen polinizazioa beraiek egiten bai dute.
Gaur egun ordea, erleen existentzia arrisku handian topatzen da. Horren arrazoietako bat liztor asiatikoa bada ere, orainik handiagoa da nekazaritza intentsiboak eragiten duena.
Nekazaritza, erleen lanari esker zuzen-zuzenean onuradun suertatzen bada ere, beronek izugarrizko mina egin ahal dakioke. Izan ere, gaur egun monokultiboa da nagusi eta honek erleen elikadura asko mugatzen du. Ezin ahaztu gainera, nekazaritza erabiltzen ari den pestizida eta plagizida kopuruak erleengan duten eragin kaltegarria.
Egia da, datuak erreparatzan baditugu, errealitateak iluna dirudiela baina aldaketa gauzatzea posible da. Gu, gure baserrian, duela urte batzuk hasi ginen erleekin elkarlanean eta onurak besterik ez ditugu topatu. Ekologikoan ekoizten dugu eta urte sasoi bakoitzean garaiko barazki ugari landatzen ditugunez, ez zaie erleei elikagairik falta. Ordainetan, gure baratza gero eta oparoagoa izaten laguntzen dute.
Azpimarratu nahi dugu, elikagai ekologikoek ez dituztela osasunean soilik onurak sortzen, baita ingurugiroan eta espezie askoren existentzian ere. Honela, nekazaritza ekologikoak, lokalak, garaikoak eta anitzak erleen bizitzan laguntzen jarraituko du eta guztiok aterako gara irabazten.
Soronea.