Proiektu honen sustraiak Berrobi herriko Soronea baserrian kokatzen dira. Urte luzez, gure aurreko belaunaldiak nekazaritza eta abeltzaintzaz soilik bizitu baziren ere, garai berriei egokitu ginen. Belaunaldi berriak, ekologikoarenganako apustua eta baserritik soilik bizitzeak zituen zailtasunak zirela medio, 2002an denda irekitzeko pausoa eman genuen Tolosan (Gipuzkoa).
Behin denda ireki genuenean, bezeroekin kontaktu zuzena lortu nahi izan genuen. Ekoizpen ekologikoak osasunean eta ingurugiroan dituen onurak trasmititzea izan da urte hauetako helburua. Baita, baserriari bere tokia eta garrantzia ematea ere, gure denda zerbaitetan bereizi bada, gure baserriko barazkiei esker izan baita.
Famili arteko proiektua dugu honakoa. Gutako bakoitzak ekarpen desberdina egiten du, baina guztiak beharrezkoak ekoizpen eta salmenta arteko lotura behar bezala egin ahal izateko.
943 016 868
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Korreo kalea 26 | 20400 Tolosa | Gipuzkoa